Sahararren Bakeleku udalekuarentzat arropa jasotzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2018ko mai. 21a, 13:50

Zumaiako Institutuko, Maria eta Jose ikastetxeko eta Darahli elkarteko gazteek 30 ume-saharar zainduko dituzte udako bi hilabetetan. 8-12 urte bitarteko ume-saharauientzat erropa behar dute.

Honako arropa behar da: kirol arropa (kamisetak, galtza motzak eta luzeak, kirol-jertseak, txandalak, zapatilak, sandaliak, txankletak...), neskentzako arropa (elastikoak, legginak, galtza luzeak eta motzak, nikiak, kiroletako zapatilak, sandaliak...), toallak, bainunjantziak, mantak, etab. Negurako txamarrak ere jasoko dira.

Maiatzaren 23an, 24an eta 25ean egingo da bilketa, Zumaiako Herri Eskolan Sagarbideko atezaintzan, eta Maria eta Jose ikastetxean.