Sahararen aldeko janari bilketa egingo da aste honetan Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017ko urt. 23a, 10:45

Piztu itxaropena lema duen Sahararen aldeko euskal karabana Zumaiara helduko da aste honetan Darahli elkartearen eskutik. Saharar herriari ahalik eta elikagai gehien gehien eramatea izango da aurtengo helburu nagusia, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen ari diren elikagai falta asetzeko nahian.

Bilduko diren produktuak hauek izando dira: atun eta sardina lata, azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta kadukatu gabeko sendagaiak.

Janari bilketa bi mailetan egingo da:

  1. Urtarrilaren 25etik 27ra (asteazkenetik ostiralera) Zumaiako ikastetxeetan.
  2. Urtarrilaren 28an, larunbata, goiz eta arratsaldez, herri mailan: Eroski eta Dia supermerkatuetan elikagaiak jasotzeko mahaiak jarriko dira.