Darahli elkarteko proiektuen jarraipena egiten daude zortzi gazte Tindoufen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2019ko api. 16a, 10:50

Larunbatean irten ziren Saharara Darahli elkarteko zortzi gazte eta bertan aurrera eramaten ari diren proiektuen jarraipena egiten dabiltza.

Darahli elkarteko zortzi gazte Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan aurkjtzen dira, eta bertan aurrera eramaten ari diren proiektuen jarraipen lana egiten daude.  Besteak beste, hauek dira garatzen ari diren proiektuak:
- Senidetzea: Beharra handua duten 30 familiari 100 €ko diru-laguntza eta herriko familia bateko karta.
- Ur depositoak: Behar handia duten 50 familiari ur depositua eman beraien haima ondoan jartzeko eta ura bertan edukitzeko.
- Sendagaiak: Azken hilabetetan Zumaian bildutako sendagaiak Darahli elkarteko medikuak errebisatu ondoren, gazteek bertako anbulatoriora eramango dituzte. 
- Elektrizitatea: Kanpamenduko leku amankomunetan egin genuen elektrizitate lana errebisatu, dauden arazoak konpontzen saiatu eta gai honen inguruan datorren urterako proiektu berriak zehaztu.
- Heziketa bereziko eskola eta ezinduen ospitala bisitatu eta aurrerari begira zer-nolako laguntza egin dezakegun zehaztu.