Neguko Stock Azoka izango da asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean, hain zuzen ere. Herriko saltokiek beraien produktuak salgai izango dituzte bi egun horietan, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Hogeita bi saltokik eta tabernak izango dute postua Stock Azoka honetan: Amalur, Brewery Land, Sport, Ana Arropa, Olaizola, Sorginak, Atalaia, Txera, Kaïoa, Odriozola, Ane Arribas, Iruitz ile-apaindegia, Gee man, Gee woman, Algorri taberna, Blue nails, Koketa, BIB dekorazioa, Coro estetika, Egoki, Idoiren mertzeria eta A3.
Horretaz gain, erosketak egingo dituzten bezero guztien artean 400 euro zozkatuko dituzte txarteletan. Gertuk azaldu duenez, trikitilariak, haurrentzako tailerrak eta ipuin kontalaria izango dira egunean zehar.
EGITARAUA
Otsailak 16, ostirala
- 17:30ean, Apaxi ipuin kontalaria.
Otsailak 17, larunbata
- 11:00etan, umeentzat tailerra; fruta brotxeta.
- 12:00etan, trikitilariak.
- 16:30ean, puzgarriak Eusebio Gurrutxaga plazan.