Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Denda txikiek oso zail dute aurrera egitea"

Maren Jimenez 2024ko ots. 2a, 11:37

Herriko denden etorkizuna nola ikusten duen azaldu digu Saioa Amilibiak elkarrizketa honetan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Gero eta joera handiagoa dago saltoki handietan erosteko. Eskaintzak handiagoak direlako, eta prezio konpetitiboagoak direlako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik gero eta gehiago erosten dut interneten bidez,  abaintaila asko ditu, zuk nahi dituzun produktu, kolore eta abar lor ditzakezu hurrengo egunerako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, herriko dendetan atentzioa eta tratua pertsonalagoa da, eta askoz ere hobeagoa nire ustez, baino aukera txikiagoa.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da, ekonomia sustatzeko eta herriari bizia emateko.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Gau egun  erosteko modua asko aldatu da, eta denda txikiek oso zail dute aurrera egitea nire ustez, online erosketak gero eta gehiago egiten dira eta lehen esan dudan bezala nahi duzuna izan dezakezu etxean hurrengo egunean bertan.