Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Gaur egun saltoki handien zerbitzuak berdintzea oso zaila da"

Oihan Goikoetxea 2024ko ots. 2a, 11:43

Xanti Goikoetxea elkarrizketatu dugu merkataritzaren etorkizuna nola ikusten duen argitzeko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Aukera eta prezioengatik erakartzen gaituzte.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik uste abantaila asko daudela, baina handiena prezioak dira.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, gertutasuna, baina gaur egunean gertutasuna ez da baloratzen, dena prezioen arabera doa.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herriari bizia ematen diolako. Ezer ez dagoen herria ez delako ezer. Herriari bizitza ematen dio.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Ezin da gauza handirik egin; gaur egun, saltoki handiek dituzten zerbitzuak berdintzek oso zail dute.