Guardia zibilak alde egin behar du

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-06-28 16:42 SORTUk kezka eta haserrea agertu nahi ditu Guardia Zibilak gaur egin dituen atxiloketak direla eta. Horrekin batera, atxilotuak lehenbailehen aske uzteko exijitzen du. Kezkagarria da, itxaropenerako leihoak zabaltzen ari diren une batean datozelako atxiloketa hauek: presoen auzian Estatuak zenbait pauso emango dituela iragarri bezain laster. Herri honen gehiengoaren kontra, Espainiako Erresumako hainbat sektorek ez dute bakean eta bizikidetzan aurrera egin nahi. Iraganean ataskatuta daude, ez dutelako agenda demokratikorik; demokrazian ahul sentitzen direlako. Gerran eroso sentitzen dira, indarkeriarik gabe ez baitira ezer. Bakean eta bizikidetzan sakontzeko, herri honen desmilitarizazioa lortu behar dugu, eta horretarako Guardia Zibilak alde egin behar du. Trikorniodunak 1844an sortu zirenez geroztik, min handia eragin dute Euskal Herrian. Eta justiziarik gabe min egiten jarraitzen dute, Altsasun, La Manada kasuarekin eta gaurko operazioarekin. Horren aurrean, gaur 20:00etan Zestoan egingo den kontzentrazioarekin eta datozen egunotan Zumaian zein eskualde mailan egon daitezken mobilizazioekin bat egiten dugu. Espainiar faxismoaren kateak hautsi, utzi pakean euskal gazteria! Alde hemendik!

Altsasukoen askatasuna eskatzeko manifestaziora joateko autobus bat bete da Zumaian. Goazen bigarrenaren bila!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-06-12 12:56

Altsasukoen askatasuna eskatzeko manifestaziora joateko autobus bat bete da Zumaian. Goazen bigarrenaren bila!

Zumaiatik Iruñeko manifestaziora joateko autobusa antolatu da eta oraindik izena eman daiteke Inpernupen (943 86 15 23). Autobusa 15.00etan irtengo da Kantauri plazako geltokitik. Jada autobus oso bat bete da, goazen Zumaiarron bigarren autobusaren bila!

Atxilotuak askatu! Eman izena ekainak 16ean Iruñan egingo den manifestaziorako autobusean

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-06-05 09:56   Politika

Oraintxe ari dira atxiloketak aurrera eramaten. Zumaiako Sortutik herritarrei dei egiten diegu datozen orduetan Zumaian deitu daitezkeen mobilizazioei adi egoteko, denok kalera ateratzeko gazteen alboan gaudela erakustera!

lnpernupen eman daiteke izena larunbateko Bilboko ekitaldira joateko autobuserako

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-05-14 21:59   Politika

 lnpernupen eman daiteke izena larunbateko Bilboko ekitaldira joateko autobuserako

Berri historikoak izan ditugu azken asteetan, eta Euskal Herrian zabaltzen ari den aro berriari begira, larunbatean ekitaldi nazionala egingo du Sortuk Bilbon, Miribillan. Bertara joatrko autobusa jarriko da Zumaiatik eta 15:30ean irtengo da hortz klinikatik. Autobuserako jada izena eman daiteke Inpernupen (943 86 15 23). Ez itxaron azken momenturarte eta eman izena lehenbailehen!

Herri Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-05-02 19:11   Politika

Herri Batzarra

Datozen egunetan iragarriko den urrats historikoaren inguruko gogoeta partekatzeko, Herri Batzarra antolatu dugu ostegun honetan arratsaldeko 19:00etan Inpernupe Elkartean.

Kontzentrazioa 20.00etan Magnolioan

2018/03/20 20:00

Magnolioan Zumaia

Guardia Zibilak Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Olatz Dañobeitia eta Antton Lopez atxilotu ditu, Belen Gonzalez preso ohiaren omenaldiarekin lotuta. Atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur, 20.00etan Magnolioan. Kalera bakea irabaztera!

Xabi Rey

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-03-07 22:32   Politika

Xabi Rey

Xabi Reyren heriotza eta espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin dugu Zumaian. Horrekin batera, larunbatean Iruñean egingo den manifestazio nazionalerako deia egin dugu. Zumaiatik autobusa jarriko da eta jada izena eman daiteke Inpernupen (943861523). 

Kontzentrazioa

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-03-06 21:54   Politika

Kontzentrazioa

Xabi Rey, Cadizko Puerto III espetxean bahitutako euskal preso politikoaren erailketa salatzeko kontzentrazioa egingo da martxoak 7, asteazkena, 20:00etan Magnolioan. Agur eta ohore, Xabier!!!

'Kemena' dokumentala igandean Inpernupen

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018-01-02 20:08   Politika

'Kemena' dokumentala igandean Inpernupen

Joan den uztailean, Paxkal Elgartek Bilbotik Baionara dauden 180Km-ak igerian egin zituen "Kemena" izeneko egitasmoaren baitan. Ekimen honen helburua presoen familientzako dirua biltzea izan zen. Zumaiara uztailaren 11n iritsi zen Lekeitiotik igeri etorri ostean eta hurrengo egunean Donostiaraino joan zen. Egun haietan bildutako irudi eta bizipenekin dokumental bat osatu berri dute, eta datorren igandean aurkeztuko dute Inpernupe Elkartean eguerdiko 12:30ean.

Zumaiarrok ere Pariserat!

Zumaiarrok ere Pariserat!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2017-12-08 17:31 Dozenaka lagun goaz Zumaiatik ere Parisera, bakegileek deitutako "Orain Presoak" manifestazio historikora. Zumaiar batzuek jada Parisen dira, atzotik espetxez espetxe oinezko martxa bat egiten. Oraintxe Fresneseko espetxean dira, hona beraiek bidalitako argazki bat.