'Kemena' dokumentala igandean Inpernupen

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018ko urt. 2a, 20:08

Joan den uztailean, Paxkal Elgartek Bilbotik Baionara dauden 180Km-ak igerian egin zituen "Kemena" izeneko egitasmoaren baitan. Ekimen honen helburua presoen familientzako dirua biltzea izan zen. Zumaiara uztailaren 11n iritsi zen Lekeitiotik igeri etorri ostean eta hurrengo egunean Donostiaraino joan zen. Egun haietan bildutako irudi eta bizipenekin dokumental bat osatu berri dute, eta datorren igandean aurkeztuko dute Inpernupe Elkartean eguerdiko 12:30ean.