Xabi Rey

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018ko mar. 7a, 22:32

Xabi Reyren heriotza eta espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin dugu Zumaian. Horrekin batera, larunbatean Iruñean egingo den manifestazio nazionalerako deia egin dugu. Zumaiatik autobusa jarriko da eta jada izena eman daiteke Inpernupen (943861523). 

Bestalde, salatu nahi dugu egunean zehar herrian jarritako pankarta eta ikurrinak kendu dituela Ertzaintzak. Badirudi hildako batzuek ez dutela errespeturik merezi, eta oraindik bortizkeria pairatzen dutenak badaudela ezkutatu nahi dutela batzuek. Ez dute lortuko.