Herri Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018ko urr. 23a, 18:02

Ostiral honetan, Urriaren 26an, Zumaiako Sortuk herri batzarra egingo du Inpernupe Elkartean arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Euskal Herri zein Zumaia mailan ikasturte hontarako ildoa eta asmo nagusiak azalduko dira. Batzarra bukatutakoan Inpernupen bertan afaltzeko aukera egongo da, giro atseginean denon iritziak elkartrukatzeko asmoarekin. Eskertuko genuke afaltzen geratzeko asmoa duenak, aurrez Inpernupe tabernan izena ematea.