Guardia zibilak alde egin behar du

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018ko eka. 28a, 16:42
SORTUk kezka eta haserrea agertu nahi ditu Guardia Zibilak gaur egin dituen atxiloketak direla eta. Horrekin batera, atxilotuak lehenbailehen aske uzteko exijitzen du. Kezkagarria da, itxaropenerako leihoak zabaltzen ari diren une batean datozelako atxiloketa hauek: presoen auzian Estatuak zenbait pauso emango dituela iragarri bezain laster. Herri honen gehiengoaren kontra, Espainiako Erresumako hainbat sektorek ez dute bakean eta bizikidetzan aurrera egin nahi. Iraganean ataskatuta daude, ez dutelako agenda demokratikorik; demokrazian ahul sentitzen direlako. Gerran eroso sentitzen dira, indarkeriarik gabe ez baitira ezer. Bakean eta bizikidetzan sakontzeko, herri honen desmilitarizazioa lortu behar dugu, eta horretarako Guardia Zibilak alde egin behar du. Trikorniodunak 1844an sortu zirenez geroztik, min handia eragin dute Euskal Herrian. Eta justiziarik gabe min egiten jarraitzen dute, Altsasun, La Manada kasuarekin eta gaurko operazioarekin. Horren aurrean, gaur 20:00etan Zestoan egingo den kontzentrazioarekin eta datozen egunotan Zumaian zein eskualde mailan egon daitezken mobilizazioekin bat egiten dugu. Espainiar faxismoaren kateak hautsi, utzi pakean euskal gazteria! Alde hemendik!
SORTUk kezka eta haserrea agertu nahi ditu Guardia Zibilak gaur egin dituen atxiloketak direla eta. Horrekin batera, atxilotuak lehenbailehen aske uzteko exijitzen du.
Kezkagarria da, itxaropenerako leihoak zabaltzen ari diren une batean datozelako atxiloketa hauek: presoen auzian Estatuak zenbait pauso emango dituela iragarri bezain laster.
Herri honen gehiengoaren kontra, Espainiako Erresumako hainbat sektorek ez dute bakean eta bizikidetzan aurrera egin nahi. Iraganean ataskatuta daude, ez dutelako agenda demokratikorik; demokrazian ahul sentitzen direlako. Gerran eroso sentitzen dira, indarkeriarik gabe ez baitira ezer.
Bakean eta bizikidetzan sakontzeko, herri honen desmilitarizazioa lortu behar dugu, eta horretarako Guardia Zibilak alde egin behar du. Trikorniodunak 1844an sortu zirenez geroztik, min handia eragin dute Euskal Herrian. Eta justiziarik gabe min egiten jarraitzen dute, Altsasun, La Manada kasuarekin eta gaurko operazioarekin.
Horren aurrean, gaur 20:00etan Zestoan egingo den kontzentrazioarekin eta datozen egunotan Zumaian zein eskualde mailan egon daitezken mobilizazioekin bat egiten dugu.
Espainiar faxismoaren kateak hautsi, utzi pakean euskal gazteria! Alde hemendik!