Atxilotuak askatu! Eman izena ekainak 16ean Iruñan egingo den manifestaziorako autobusean

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2018ko eka. 5a, 09:56

Oraintxe ari dira atxiloketak aurrera eramaten. Zumaiako Sortutik herritarrei dei egiten diegu datozen orduetan Zumaian deitu daitezkeen mobilizazioei adi egoteko, denok kalera ateratzeko gazteen alboan gaudela erakustera!

Era berean, ekainaren 16an Altsasuko gurasoek deituta iruñan egingo den manifestaziorako autobusa jarriko dugu, eta gaurko atxiloketak ikusita autobuserako jada izen ematea irekitzea erabaki dugu. Beraz, gaur bertatik eman daiteke izena Inpernupen (943 86 15 23).

Denok kalera eta ekainaren 16an Iruñera! Euskal gazteria aurrera, zuekin gaude!!!