Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. 2009an, abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen Errenterian jokatu zen Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdian parte hartu zuen. 2013an Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera "Suite" izenburuko CD-a editatu zuten. 2014ean, berriz, San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den "Certamen de la Canción Marinera" estatu mailako lehiaketan parte hartu zuen.

Benito Lertxundiren 'Umeek ere jakin dute', Iker Gonzalezek abesbatzera moldatuta

2017 urt 13 None

Azken urteetan abesbatzen musika hainbat estilota irekitzen ari da. Hemen duzu adibide bat, Benito Lertxundik "Ez dok amairu" taldearen gairaian idatzitako "Umeek ere jakin dute" abestia da. Moldaket…
Izugarrizko esperientzia atzokoa

2016 abe 14 Zumaia

Izugarrizko esperientzia atzokoa. Hemen duzue bizitakoaren zati bat, obrako zati ezagunenaren zati txiki bat. Erronka handia izan da guretzat baina atzokoaren ostean garbi dago egindako lanek bere fr…
Sapere Aude Sinfoniettarekin abuztuaren 1eko kontz

2016 eka 24 None

Sapere Aude Sinfoniettarekin abuztuaren 1eko kontzertua aurrera ateratzeko Crowdfunding (mikro-mezenasgoa) kanpaina ireki dugu. Zure laguntzarekin lortuko dugu...