"Mesias" parte-hartzailearen aurkezpenean...

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016ko aza. 25a, 09:19
DSS2016-ren amaiera ekitaldietan antolaturiko G.F. Haendel-en "Messiah" oratorio ezagunaren kontzertuaren aurkezpenean parte hartu zuen gure koruko kide den Iker Gonzalez. Donostia 2016-ko zuzendari orokorra den Pablo Berasteguirekin eta "La Caixa Fundazioko" musikako arduraduna den Nuria Oller-ekin batera aritu zen kontzertu berezi honen nondik norakoak azaltzen. Kontzertua parte-hartzailea izanik, guzti honek zer nolako lana dakarren azaldu zuen Ikerrek talde guztien ordezkari giza, komunikabideen aurrean. Baita ere esan sarrerak dagoeneko salgai daudela Kursal aretoaren zerbitzuetan.