Haendelen ‘Messiah' oratorioari azken ukituak ematen

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016ko abe. 5a, 09:37

Asteburu honetan izan ditugu, Gipuzkoako beste abesbatzekin batera, datorren abenduaren 13an Kursaal aretoan egingo den "Mesias partehartzailea" prestatzeko azken entsaioak. Ondoko irudian gure koruko hainbat partaide ageri dira Belen Sierra piano-jolearekin eta entsaio hauek zuzendu dituen Montserrat Rosetekin.