Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. 2009an, abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen Errenterian jokatu zen Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdian parte hartu zuen. 2013an Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera "Suite" izenburuko CD-a editatu zuten. 2014ean, berriz, San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den "Certamen de la Canción Marinera" estatu mailako lehiaketan parte hartu zuen.

2015aren ondarretan gaudenean begirada atzera bota

2015 abe 31 Zumaia

2015aren ondarretan gaudenean begirada atzera bota eta urtean egindako ekitaldi ezberdinak hartu nahi izan ditugu gogoan. Ekitaldi ezberdinetan ateratako irudiez gain kantatutako abesti ezberdinen za…
Arritokietan Salbea kantatzeko abeslari ohiei deia

2015 abu 31 None

Arritokietan Salbea kantatzeko abeslari ohiei deialdia. Azken urteetan egin dugun moduan Antonio Truebak idatzitako "Salve Regina" kantatzeko deialdia zabaldu nahi dugu aurrez kantatu duten guzti…