Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. 2009an, abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen Errenterian jokatu zen Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdian parte hartu zuen. 2013an Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera "Suite" izenburuko CD-a editatu zuten. 2014ean, berriz, San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den "Certamen de la Canción Marinera" estatu mailako lehiaketan parte hartu zuen.

San Pedro Abesbatza SoundCloud-en

2015 ots 09 Zumaia

San Pedro Abesbatza SoundCloud-en. Gure musika sarean jartzeko asmoz,zenbait grabaketa SoundCloud-era igo ditugu. Hemen duzue hauetako bat.
Itxaso eta Eguzkia obra RNEko Radio Clasica-n

2015 ots 02 Zumaia

RNEren Radio Clasicaren barruan, Iker Gonzalezek moldatutako Itxaso eta Eguzkia obra emititu zuten Contra viento y madera saioan. Hemen entzun dezakezue aurkezlearen sarrera eta obra bera.
Kaixo! Gu ere Baleikek irekitzen digun lehio berri

2015 urt 23 None

San Pedro Abesbatza ere Komunitatean... Kaixo! Gu ere Baleikek irekitzen digun leiho berri honetan murgilduko gara. Mila esker Baleike, egiten duzuen lanarengatik. Egiteko dagoena egindakoan oinar…
Goiargi Abesbatza Komentuan

2014 mar 26 None

Datorren igandean, martxoak 30, San Jose Komentua zenaren kaperako aretoa ahots hutsez egindako musikaz beteko da berriro. Iazko irailean mezu bat jaso genuen Urretxutik, Goiargi Abesbatzak antolatze…
Goiargi Abesbatza Komentuan

2014 mar 26 None

Datorren igandean, martxoak 30, San Jose Komentua zenaren kaperako aretoa ahots hutsez egindako musikaz beteko da berriro. Iazko irailean mezu bat jaso genuen Urretxutik, Goiargi Abesbatzak antolatze…