Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere.
2009an, abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen Errenterian jokatu zen Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdian parte hartu zuen.
2013an Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera "Suite" izenburuko CD-a editatu zuten. 2014ean, berriz, San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den "Certamen de la Canción Marinera" estatu mailako lehiaketan parte hartu zuen.
Abuztuarekin batera Zumaiako Musika Jaialdia dator. Urtez urte hainbat ekitaldi egin ditugu eta aurten kontzertu ezberdin bat proposatu nahi dizuegu. Txomin Agirrek Zumaian “Kresala” eta …
Abuztuarekin batera Zumaiako Musika Jaialdia dator. Urtez urte hainbat ekitaldi egin ditugu eta aurten kontzertu ezberdin bat proposatu nahi dizuegu. Txomin Agirrek Zumaian “Kresala” eta …
Ekainaren 21ean ospatzen da munduan zehar Musikaren Eguna. Egun bat geroago, larunbata ekainak 22, eskainiko dugu Beheko Plaza Aesbatzako kideen batera azken urteetan ohiko bihurtu den Mari Kaleko ga…

Asteburu honetan hainbat ekitaldi egingo dira Donostia 2016-k sustatzen duen “Olatu Talka” izeneko ekimenean. Horietako bat izango da larunbatean Komentuan izango dugun kontzertu berezia,…