Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. 2009an, abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen Errenterian jokatu zen Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdian parte hartu zuen. 2013an Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera "Suite" izenburuko CD-a editatu zuten. 2014ean, berriz, San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den "Certamen de la Canción Marinera" estatu mailako lehiaketan parte hartu zuen.