Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatutako jardunaldien baitan, Iñigo Gutierrez Salvamento Maritimo Humanitarioko kideak Zer ari da gertatzen Mediterraneoan? hitzaldia emango du. Saioa abenduaren 5ean izango da, 18:30ean, Oxford aretoan.
Zuzendaria: Oier Aranzabal. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 103 minutu. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2018.Mikel Urdangarin musikaria Alain Urrutia margolariarekin hitz egiten ari da Skype bidez. Urrutiak koadro bat oparituko dio kantariari, baina baldintza bat jarriko dio: Londresera joan beharko du bila, eta itsasontziz.Bidaia fisikoaz baliatuta, dokumentalak sorkuntza prozesura bidaiatzea proposatuko dio ikusleari. Bere lanaz bizi nahi duen artista batek bere barneko labirintoan nola bilatzen duen erakutsiko dute, Londrestik, Okinawara (Japonia), sorkuntza bera bidaia bat delakoan.
Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte. Ordutegia: Egunero 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
AZAROAK 26, ASTEARTEA 19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: “Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak” AZAROAK 28, OSTEGUNA 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen “Hezurren azpian” emanaldia. AZAROAK 30, LARUNBATA 11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara. 12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia. Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa. ABENDUAK 2, ASTELEHENA “Yugo eta Lala” filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie. 19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena. ABENDUAK 4, ASTEAZKENA BAGA BIGA emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan. ABENDUAK 5, OSTEGUNA 22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: “Margolaria”. Ostarrena taldeak antolatuta.