2019/12/05 22:00etan

Zinema

Margolaria

Margolaria
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Oier Aranzabal. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 103 minutu. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2018.

Mikel Urdangarin musikaria Alain Urrutia margolariarekin hitz egiten ari da Skype bidez. Urrutiak koadro bat oparituko dio kantariari, baina baldintza bat jarriko dio: Londresera joan beharko du bila, eta itsasontziz.

Bidaia fisikoaz baliatuta, dokumentalak sorkuntza prozesura bidaiatzea proposatuko dio ikusleari. Bere lanaz bizi nahi duen artista batek bere barneko labirintoan nola bilatzen duen erakutsiko dute, Londrestik, Okinawara (Japonia), sorkuntza bera bidaia bat delakoan.