Zukan trio hirukoteak Soinuzko begiradak izeneko diska berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du apirilaren 5ean, Oxford aretoan, 19:00etan.
Txaloren eskutik, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin, Moko zorrotza izeneko antzerki emanaldia izango da apirilaren 5ean Aita Marin. Sarrerak 9,5€ (Gazte txartelarekin 6€) Turismo Bulegoan daude salgai. Sinopsia Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Hanegongo dira Patrick Swayze eta Baby, inor baztertuta geratu ezdadin laguntzeko.
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.
Martxoaren 25etik apirilaren 7ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da Alondegian. Bertan, Zumaiako Darahli elkarteak 2018. urtean eginiko lankidetza-bidaiari buruzko 18 argazki-muntaia ikusiko dira, baita Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetan egindako ekintzak ere. Erakusketak ordutegi hau izango du: astean zehar 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ostiral honetan musika esperimentala, noise doinuak eta punk iluna gurutzatuko dira Gaztetxeko oholtzan (22:00etan). Minbizia, Jana Jan eta Leinad izango ditugu zuzenean.