2019/04/05 22:00etan

Antzerkia

Moko zorrotza

Moko zorrotza
Aita Mari aretoa, Zumaia

Txaloren eskutik, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin, Moko zorrotza izeneko antzerki emanaldia izango da apirilaren 5ean Aita Marin. Sarrerak 9,5€ (Gazte txartelarekin 6€) Turismo Bulegoan daude salgai.

Sinopsia

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak.

Guzti hori da Moko zorrotza.

Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han
egongo dira Patrick Swayze eta Baby, inor baztertuta geratu ez
dadin laguntzeko.