2019/03/25 - 2019/04/07 18:00etan

Erakusketa

Darahli 2018 gazteen lankidetza

Darahli 2018 gazteen lankidetza
Alondegia, Zumaia

Martxoaren 25etik apirilaren 7ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da Alondegian. Bertan, Zumaiako Darahli elkarteak 2018. urtean eginiko lankidetza-bidaiari buruzko 18 argazki-muntaia ikusiko dira, baita Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetan egindako ekintzak ere.

Erakusketak ordutegi hau izango du: astean zehar 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.