Igandea, otsailak 4



16:30

Deep

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Hamarkada luze batez AEBetan lan egin ostean, Julio Soto animaziozko filmen zuzendaria etxera itzuli da, Espainiara, Deep pelikula egitera. Ingurumenaren arazoek kezkatzen dutela erakutsi nahi izan du filmean. Hala, itsasoko izaki batzuen istorioa kontatuko du. Lurra planetan bizirik jarraitzen duten azken izakiak izango dira, eta ozeanoko sakoneko arrakala batean biziko dira, Kraken mitikoaren babespean. Ezusteko ezbehar bat gertatuko da, ordea, eta Deep olagarroak, Evo eta Alice adiskideen laguntzarekin, abenturaz betetako bidaia bat egin beharko du arrakala horretan bizi diren izakiak salbatzeko. (zinea.eus) Ordutegia: igandean, 16:30ean.

Deep Aita Mari aretoa

Hamarkada luze batez AEBetan lan egin ostean, Julio Soto animaziozko filmen zuzendaria etxera itzuli da, Espainiara, Deep pelikula egitera. Ingurumenaren arazoek kezkatzen dutela erakutsi nahi izan du filmean. Hala, itsasoko izaki batzuen istorioa kontatuko du. Lurra planetan bizirik jarraitzen duten azken izakiak izango dira, eta ozeanoko sakoneko arrakala batean biziko dira, Kraken mitikoaren babespean. Ezusteko ezbehar bat gertatuko da, ordea, eta Deep olagarroak, Evo eta Alice adiskideen laguntzarekin, abenturaz betetako bidaia bat egin beharko du arrakala horretan bizi diren izakiak salbatzeko. (zinea.eus)

Ordutegia: igandean, 16:30ean.


18:00

Beheko Plaza abesbatzaren Santa Agedako bezperako kalejira

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

Datorren igandean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera denez eta ohiturari jarraituz, Beheko Plaza abesbatza arratsaldeko seiretan kaleratuko da urtero bezela.   Erribera kalea, Ardantzabidea, San Telmo kalea, Ondartxo Plaza, besteen artean kantu ederrez alaituko dituzte.  

Beheko Plaza abesbatzaren Santa Agedako bezperako kalejira Zumaia
Datorren igandean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera denez eta ohiturari jarraituz, Beheko Plaza abesbatza arratsaldeko seiretan kaleratuko da urtero bezela.
 
Erribera kalea, Ardantzabidea, San Telmo kalea, Ondartxo Plaza, besteen artean kantu ederrez alaituko dituzte.

 



18:00
20:00

Alegoriak ez du gorputzik

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan. OrdutegiaAstelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Alegoriak ez du gorputzik Oxford aretoa (Alondegia)

Veva Linazaren Alegoriak ez du gorputzik erakusketa izango da urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra Alondegiko Oxford aretoan. Inaugurazioa hilaren 19an egingo da, 19:00etan.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.



22:15
21:30

Tres anuncios en las afueras

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Drama onenaren, emakumezko aktore onenaren (Frances McDormand) eta taldeko gizonezko aktore onenaren (Sam Rockwell) Urrezko Globoak irabazi ditu Martin McDonaghek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako film independente amerikarrak. Mildred Hayes da protagonista; bere alaba Angela bortxatu eta hil egin zuten duela zazpi hilabete, baina herriko polizia agenteek ez dute oraindik erruduna topatu. Horregatik, herrirako sarreran dauden hiru hesi baliatuko ditu salaketa egiteko. Eta horrek sherifa sutan jarriko du. Gidoi zorrotza azpimarratu du kritikak, baita McDormanden antzezpena ere. (zinea.eus) Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Tres anuncios en las afueras Aita Mari aretoa

Drama onenaren, emakumezko aktore onenaren (Frances McDormand) eta taldeko gizonezko aktore onenaren (Sam Rockwell) Urrezko Globoak irabazi ditu Martin McDonaghek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako film independente amerikarrak. Mildred Hayes da protagonista; bere alaba Angela bortxatu eta hil egin zuten duela zazpi hilabete, baina herriko polizia agenteek ez dute oraindik erruduna topatu. Horregatik, herrirako sarreran dauden hiru hesi baliatuko ditu salaketa egiteko. Eta horrek sherifa sutan jarriko du. Gidoi zorrotza azpimarratu du kritikak, baita McDormanden antzezpena ere. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»