2018/02/02 - 2018/02/05 19:30/22:15

Zinema

Tres anuncios en las afueras

Tres anuncios en las afueras
Aita Mari aretoa, Zumaia

Drama onenaren, emakumezko aktore onenaren (Frances McDormand) eta taldeko gizonezko aktore onenaren (Sam Rockwell) Urrezko Globoak irabazi ditu Martin McDonaghek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako film independente amerikarrak. Mildred Hayes da protagonista; bere alaba Angela bortxatu eta hil egin zuten duela zazpi hilabete, baina herriko polizia agenteek ez dute oraindik erruduna topatu. Horregatik, herrirako sarreran dauden hiru hesi baliatuko ditu salaketa egiteko. Eta horrek sherifa sutan jarriko du. Gidoi zorrotza azpimarratu du kritikak, baita McDormanden antzezpena ere. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.