2018/02/04 16:30ean

Zinema

Deep

Deep
Aita Mari aretoa, Zumaia

Hamarkada luze batez AEBetan lan egin ostean, Julio Soto animaziozko filmen zuzendaria etxera itzuli da, Espainiara, Deep pelikula egitera. Ingurumenaren arazoek kezkatzen dutela erakutsi nahi izan du filmean. Hala, itsasoko izaki batzuen istorioa kontatuko du. Lurra planetan bizirik jarraitzen duten azken izakiak izango dira, eta ozeanoko sakoneko arrakala batean biziko dira, Kraken mitikoaren babespean. Ezusteko ezbehar bat gertatuko da, ordea, eta Deep olagarroak, Evo eta Alice adiskideen laguntzarekin, abenturaz betetako bidaia bat egin beharko du arrakala horretan bizi diren izakiak salbatzeko. (zinea.eus)

Ordutegia: igandean, 16:30ean.