BIDEOA: Duela hamar egun elurra egin zuen Zumaian; akordatzen?

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Fuentes 2018-03-10 09:45   Gizartea

Elurra mara-mara egin zuen duela hamar egun, aspaldian ez bezala. Egun hartako irudiekin dago osatuta bideo hau.

BIDEOA: Amets zuri bat

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2018-03-01 07:30   Kultura

Atzo goizekoa amets zuri bat baino ez ote zen izan...

BIDEOA: Paipoak elurretarako dira

Baleike 2018-02-28 18:52   Gizartea

Bonbiloneko aldapan, Arritokieta kalean, Basusta aldean, Algorriko puntan edo Talaimendiko maldan behera. Edozein aldapa zen gaur goizean egokia paipoa hartu eta abaila bizian abiatzeko. Haur, gazte zein heldu, denek gozatu dute aspaldian Zumaian egin duen elurterik handienarekin. Hego haizeak nahi baino azkarrago garbitu ditu bazterrak, baina gaur goizekoaz akordatuko dira umeak, hogei urte barru horrelako beste bat botatzen duenean. Bitartean, irudiak ikusi eta disfrutatu.

ARGAZKIAK: Itzurun eta labarrak ederki zuritu ditu

Baleike 2018-02-28 14:42   Gizartea

Batzuk nahi baino azkarrago ari da elurra kentzen, baina goiz partean utzi dizkigun irudiak ez ditugu berehala ahaztuko. Itzurun, Algorri, Pikoteazpia, Arantza aldea, Sakoneta... Dena zuri-zuri, harralderaino. 

»» Ikusi argazki guztiak (75)

ARGAZKIAK: Elurtea Zumaian

Baleike 2018-02-28 12:55   Gizartea

Abenduaren 1ean egin zuen azkenekoz elurra Zumaian. Orduan elur asko egin zuela zirudien arren, gaurkoa izugarria izan da. Algorri inguruan esaterako, 20 zentimetrotako elur geruza izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (48)

Jangela zerbitzua eskainiko da Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2018-02-28 12:23   Gizartea

Jangela zerbitzua eskainiko da Maria eta Jose ikastetxean

Elurtearengatik arazoak izan arren, jangela zerbitzua eskainiko du gaur Maria eta Jose ikastetxeak familia guztie. Horretaz gain, ikastetxea zabalik jarraituko du arratsaldean ere.

Autobus zerbitzua normaltasunera ari da bueltatzen

Baleike 2018-02-28 12:21   Gizartea

Autobus zerbitzua normaltasunera ari da bueltatzen

Elurtearen okerrena pasa dela dirudi. Adibidez, autobus linea batzuk martxan dira dagoeneko. Horren adibide da Zumaia-Zumarraga linea (UK06). Guipuzcoanak kudeatzen dituen Urola bailarako beste hiru linea ere zerbitzua eskaintzen ari dira: Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Zarautz eta Beizama-Azpeitia. 

Tren zerbitzua normaltasunera itzultzen ari dela adierazi dute

Baleike 2018-02-28 11:23   Gizartea

Elurtea dela medio goizean trenetan izandako kaosaren ondoren, Euskotrenen zerbitzua pixkanaka normaltasuneta itzultzen ari dela adierazi digute Zumaiako tren estaziotik. 

Hondakinak biltzeko zerbitzurik ez da izango gaur elurtea dela eta

Urola Kostako Udal Elkartea 2018-02-28 11:12   Gizartea

Elurtea dela eta, gaur, otsailak 28, hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu dira: kaleko edukiontzien bilketa eta establezimendu eta enpresen puntuz puntuko bilketa.

Kostako eta Urola bailarako autobus zerbitzuak etenda daude

Baleike 2018-02-28 10:07   Gizartea

Kostako eta Urola bailarako autobus zerbitzuak etenda daude

Tren sarean gertatu bezala, autobusen zerbitzuetan ere eragin handia izaten ari da elurtea. Kostaldeko, zein Urola bailarako autobus lineak etenda daude une honetan elurrak errepideetan sortutako arazoengatik.