[ZUZENKETA] Eskolen inguruko erabakirik ez dago oraindik

Baleike 2018ko ots. 28a, 08:26

Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du erabaki eskolak itxi edo ez. Zabaldu den oharra ez da benetakoa. Herriko bi eskolekin hitz egin dugu eta Jaurlaritzaren erabakiaren zain daude. Garbi dute gaur eskolak ezingo direla normalatasunez eman, besteak beste, irakasle askok ezingo dutelako ikastetxeetara iritsi. Dena den, oraingoz ateak irekita dauzkate. Erabakia hartzen denean jakinaraziko dugu. Barkatu eragozpenak.