Elurtea

Trenik ez hartzea eskatu dute Euskotrenetik "beharrezkoa ez bada, behintzat"

Baleike 2018ko ots. 28a, 09:14
Pasaiako estazioko irudia gaur goizean. Argazkia: @RevistaDonostia

Elurteak sekulako arazoak sortu ditu Euskotreneko sarean. Atzerapen handiak ari dira gertatzen linea guztietan, Bilbo-Donostia linean barne, eta Zumaiako estazioko kideek gomendatu dute trenik ez hartzeko, "beharrezkoa ez bada, behintzat". 

Elurrak sortutako arazoen erakusgarri da orain arte bina tren besterik ez direla pasa norabide bakoitzean zerbitzua goizalean martxan jarri denetik.