Elurtea

Hondakinak biltzeko zerbitzurik ez da izango gaur elurtea dela eta

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko ots. 28a, 11:12

Elurtea dela eta, gaur, otsailak 28, hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu dira: kaleko edukiontzien bilketa eta establezimendu eta enpresen puntuz puntuko bilketa.

Errepideak garbitu ahala joango gara hondakinak biltzeko zerbitzuak martxan jartzen. Egoera honen aurrean herritarrei eskatzen dizuegu gaur, ahal dela, hondakinik ez ateratzeko edukiontzietara.

Zumaiako Garbigunea ere itxita egongo da. Errepideen egoerak onera egin ahala zabalduko dugu.