Elurtea

Autobus zerbitzua normaltasunera ari da bueltatzen

Baleike 2018ko ots. 28a, 12:21

Elurtearen okerrena pasa dela dirudi. Adibidez, autobus linea batzuk martxan dira dagoeneko. Horren adibide da Zumaia-Zumarraga linea (UK06). Guipuzcoanak kudeatzen dituen Urola bailarako beste hiru linea ere zerbitzua eskaintzen ari dira: Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Zarautz eta Beizama-Azpeitia. 

Kostako lineak, berriz, denbora gutxi barru berriro martxan hasiko direla informatu du Lurraldebusek: UK09 (Zumaia-Donostia errepidez) 12:35ean, eta UK10 (Donostia-Zumaia autobidetik) 13:00etan.