Elurtea

Tren zerbitzua normaltasunera itzultzen ari dela adierazi dute

Baleike 2018ko ots. 28a, 11:23

Elurtea dela medio goizean trenetan izandako kaosaren ondoren, Euskotrenen zerbitzua pixkanaka normaltasuneta itzultzen ari dela adierazi digute Zumaiako tren estaziotik. 

Euskotrenek twitter bidez iragarri duenez, Gipuzkoan, linea orokorrean, orduan behin izango dira zerbitzuak. Hala ere, estaziotik gomendatzen dute pazientzia izateko bidaiariei. "Kaos handia izan da gaur goizean, inoiz ikusi dudan handiena", esan digu langile batek.