Kontzertu iruzkindua eskainiko dute Carlos Casadó klarinetistak eta Javier Perez de Azpeitia piano jotzaileak, XIX. Klarinete Maratoiaren barruan. Emanaldia larunbatean izango da, hilaren 28an, 19:00etan komentuan. Gonbidapenak turismo bulegoan emango dira.
Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.
Ezagutu duten guztia baino haratago eramango dituen abentura batean, Poppyk eta Branchek jakingo dute Trollseko tribua existitzen diren seietako bat besterik ez dela. Gainerakoak sei erreinutan banatuta daude, eta sei musika motatan banatzen dira: funk, country, tecno, klasikoa, pop eta rocka. Bárbara erreginak, hard rockaren erregealdiko kideak, eta haren aitak, Metal Erregeak, gainerako musika-generoak suntsitu eta rockaren erregetza ezarri nahi dute. Ordutegia: larunbatean eta igandean, 16:30ean.
Zuzendaria: David Pérez Sañudo. Urtea: 2020. Herrialdea: Euskal Herria. Sarrera ilunean, etxeko atea ireki egin da. Ogia besapean, barrura sartu eta isiltasunez mugitzen da korridorean zehar emakumea, egunero ematen diren pausoen segurtasun mekanikoaz. Kamerak modu robotikoan jarraitzen ditu emakumearen joan etorriak, pareten eta ate-markoen artean etxe hutsaren erretratua eraikiz. Arropa erantzi eta gosaltzera eseri da. Bere eserlekuaren aurrean, mahai-zapi txikiak eta edalontzi hutsak beste jalearen absentzia adierazten dute. Eguneko lehen orduen isiltasun lodia erantzungailuko ahotsak apurtzen du: “Kaixo, Ane naiz. Orain ez nago. Nahi baduzu, deitu geroago”. (zinea.eus) Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.