2020/11/28 - 2020/11/30 19:00etan

Zinema

Ane

Ane
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: David Pérez Sañudo. Urtea: 2020. Herrialdea: Euskal Herria.

Sarrera ilunean, etxeko atea ireki egin da. Ogia besapean, barrura sartu eta isiltasunez mugitzen da korridorean zehar emakumea, egunero ematen diren pausoen segurtasun mekanikoaz. Kamerak modu robotikoan jarraitzen ditu emakumearen joan etorriak, pareten eta ate-markoen artean etxe hutsaren erretratua eraikiz. Arropa erantzi eta gosaltzera eseri da. Bere eserlekuaren aurrean, mahai-zapi txikiak eta edalontzi hutsak beste jalearen absentzia adierazten dute. Eguneko lehen orduen isiltasun lodia erantzungailuko ahotsak apurtzen du: “Kaixo, Ane naiz. Orain ez nago. Nahi baduzu, deitu geroago”. (zinea.eus)

Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.