Elkarrekin ipuin bidean ipuin kontaketa saioa ekarriko dute Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok Zumaiara. 18:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ekitaldia da hau. Aurrez izena eman beharko da, alondegia@zumaia.eus posta elektroniko helbidera mezu bat bidalita. Gehienez bi lagunentzako lekua eskatu ahal izango da. Bertaratzen direnek, haurrek ere, maskara eraman beharko dute. Aforoa murriztua denez, eta ipuina laburra izango denez (40 min.), ahalik eta heldu gutxien sartzea gomendatzen da, lehentasuna umeek izan dezaten.
Valentin Manterola margolari zumaiarraren lanak erakutsiko dira Alondegiko Oxford aretoan uztailaren 9tik 26ra. Aretoa egunero izango da zabalik, 18:30-20:30 ordutegian. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalik izango da, 12:30-14:00 ordutegian. Hilaren 10etik 12ra itxita egongo da, hauteskundeegatik.