2020/07/16 18:00etan

Ipuin kontaketa

Elkarrekin ipuin bidean

Elkarrekin ipuin bidean
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Elkarrekin ipuin bidean ipuin kontaketa saioa ekarriko dute Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok Zumaiara. 18:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ekitaldia da hau.

Aurrez izena eman beharko da, alondegia@zumaia.eus posta elektroniko helbidera mezu bat bidalita. Gehienez bi lagunentzako lekua eskatu ahal izango da. Bertaratzen direnek, haurrek ere, maskara eraman beharko dute. 

Aforoa murriztua denez, eta ipuina laburra izango denez (40 min.), ahalik eta heldu gutxien sartzea gomendatzen da, lehentasuna umeek izan dezaten.