Ostirala, martxoak 6



22:00

Erresistentzia arazo fisikoa da

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Maite Aizpurua Olaizola zumaiarrak Euskal Antzerki Topaketetan estreinatu zuen Erresistentzia arazo fisikoa da. Sarrerak 6€ / 4€ Gazte Txartelarekin, Zumaiako Turismo bulegoan Sinopsia: Nola egin saltaka norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performancea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.  Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

Erresistentzia arazo fisikoa da Aita Mari aretoa

Maite Aizpurua Olaizola zumaiarrak Euskal Antzerki Topaketetan estreinatu zuen Erresistentzia arazo fisikoa da.

Sarrerak 6€ / 4€ Gazte Txartelarekin, Zumaiako Turismo bulegoan

Sinopsia:

Nola egin saltaka norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performancea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkateta disidentziarako agertokiak asmatzea diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzekoMakinaren dardara eta mamuak konpartitzea. 

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

18:00
20:00

Emakumea palestinar kooperatibetan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Emakume palestinarrek kooperatibetan dituzten rolak, Imanol Manterolaren argazkietan erretratatuta. Erakusketa martxoaren 6tik 22ra bitartean izango da Oxford aretoan, egunero 18:00-20:00 ordutegian, eta igandeetan eta zubian eguerditan ere bai, 12:30-14:00 ordutegian. Erakusketa honek palestinar emakumeak irudikatzen ditu kooperatiben barnean duten rolean. Hain zuzen, Palestinako gatazka eta bere ondorioz sortutako indarkeria eta ezegonkortasunagatik eta emakume izateagatik dituzten oztopoak direla medio kaltetuak diren emakumeak agertzen dira. 2018ko abenduan, Imanol Manterola Odriozola argazkilariak Palestinara bidaiatu zuen emakume kooperatibisten bizitza erretratazeko misioarekin. Erakusketa honetan bere begirada azaltzen digu, beraien garapenaren protagonista diren eta berdintasuna lortzeko borrokatzen duten emakumeen inguruan.

Emakumea palestinar kooperatibetan Oxford aretoa (Alondegia)

Emakume palestinarrek kooperatibetan dituzten rolak, Imanol Manterolaren argazkietan erretratatuta. Erakusketa martxoaren 6tik 22ra bitartean izango da Oxford aretoan, egunero 18:00-20:00 ordutegian, eta igandeetan eta zubian eguerditan ere bai, 12:30-14:00 ordutegian.

Erakusketa honek palestinar emakumeak irudikatzen ditu kooperatiben barnean duten rolean. Hain zuzen, Palestinako gatazka eta bere ondorioz sortutako indarkeria eta ezegonkortasunagatik eta emakume izateagatik dituzten oztopoak direla medio kaltetuak diren emakumeak agertzen dira.

2018ko abenduan, Imanol Manterola Odriozola argazkilariak Palestinara bidaiatu zuen emakume kooperatibisten bizitza erretratazeko misioarekin. Erakusketa honetan bere begirada azaltzen digu, beraien garapenaren protagonista diren eta berdintasuna lortzeko borrokatzen duten emakumeen inguruan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»