2020/03/06 - 2020/03/22 18:00-20:00 / asteburuetan: 12:30-14:00 / 18:00-20:00

Erakusketa

Emakumea palestinar kooperatibetan

Emakumea palestinar kooperatibetan
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Emakume palestinarrek kooperatibetan dituzten rolak, Imanol Manterolaren argazkietan erretratatuta. Erakusketa martxoaren 6tik 22ra bitartean izango da Oxford aretoan, egunero 18:00-20:00 ordutegian, eta igandeetan eta zubian eguerditan ere bai, 12:30-14:00 ordutegian.

Erakusketa honek palestinar emakumeak irudikatzen ditu kooperatiben barnean duten rolean. Hain zuzen, Palestinako gatazka eta bere ondorioz sortutako indarkeria eta ezegonkortasunagatik eta emakume izateagatik dituzten oztopoak direla medio kaltetuak diren emakumeak agertzen dira.

2018ko abenduan, Imanol Manterola Odriozola argazkilariak Palestinara bidaiatu zuen emakume kooperatibisten bizitza erretratazeko misioarekin. Erakusketa honetan bere begirada azaltzen digu, beraien garapenaren protagonista diren eta berdintasuna lortzeko borrokatzen duten emakumeen inguruan.