Zumaiarren emaitzak asteburuko estropadetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-05-14 08:38   Kirola

Zumaiarren emaitzak asteburuko estropadetan

Hiru estropada jokatu dituzte asteburuan gure arraunlariek, trainerillen eta traineruen artean. Hona hemen egindako lana.

Denbora onenarekin sailkatu dira kadete mailako neskak Euskadiko Batel Txapelketako finalera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-04-21 20:46   Kirola

Denbora onenarekin sailkatu dira kadete mailako neskak Euskadiko Batel Txapelketako finalera

Kadete neskek sailkatze estropadako denbora onena egin dute, eta biharko finalean izango dira (11:00etan, Legutiko urtegian).Kontrarioak Hibaika, Orio eta Getaria izango dituzte.

Euskadiko batel txapelketa jokatuko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-04-20 14:02   Kirola

Euskadiko batel txapelketa jokatuko da asteburuan

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak sei batel izango ditu bihar sailkatze estropadan: infantil, kadete eta jubenil neskak, eta infantil, kadete eta jubenil mutilak. 

Jaso du saria santelmoetako zozketako saridunak

Jaso du saria santelmoetako zozketako saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-04-18 16:15   Kirola

Jaso du saria santelmoetako zozketaren saridunak (5.662 zenbakiaren jabeak): Imanol Cascanteri gaur eman dio saria Antonio Amilibiak, klubeko ordezkariak Seguros Bilbaoren bulegoan. Ohi bezala, Endañeta Zumaiak eta Marduk osatutako saria handia jaso du irabazleak.

Brontzezko domina bat Gipuzkoako batel txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-04-15 15:09   Kirola

Brontzezko domina bat Gipuzkoako batel txapelketan

Brontzezko domina bat eta bi Federazio Sari irabazi dituzte gure arraunlariek Gipuzkoako Batel Txapelketan.

Arraun estropadez beteta dator asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-04-13 11:55   Kirola

Arraun estropadez beteta dator asteburua

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da bihar eta etzi Pasai Donibanen. Bihar, larunbata, sailkatze estropada izango da, 16:30ean hasita, eta igandean, 10:00etan finalak. Zumaiak zazpi batel aterako ditu bihar. Maila bakoitzetik bihar aurreneko lau sailkatuek jokatuko dituzte finalak igandean, eta beste laurek Federazio Saria. 

Telmo Deun arraun elkarteak ohiko batzarra egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018-02-22 09:31   Kirola

Telmo Deun arraun elkartearen ohiko batzarra egingo da bihar, ostirala, Branka eraikinean. 19:00etan lehen deialdian egingo da eta ordu erdi geroago, 19:30ean, bigarrengoan. Aurrekontuak errepasatuko dira, klubaren kirol egoera azalduko da eta galderak egiteko aukera zabalduko da. 

Laugarren, azkenean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2017-08-21 09:09   Kirola

Laugarren, azkenean

Bukatu dute KAE 1 liga gure arraunlariek, eta azkenean, laugarren izan dira. Asteburua okertu egin zitzaien larunbateko estropadan, Zarautzen: zortzigarren egin zuten, eta sailkapen nagusiko laugarren lekua galdu, bosgarren jarriz. Baina igandean, azkeneko jardunaldian, Bilbon, berreskuratu egin zuten laugarren tokia.

Bi estropada izango ditu Telmo Deunek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2017-07-21 15:28   Kirola

Bi estropada izango ditu Telmo Deunek asteburuan

Bi estropada izango ditu Zumaiak KAE 1 ligan asteburuan, biak Pedreñan (Espainia). Larunbatekoa 15:45ean hasiko da, eta igandekoa 16:45ean.

Telmo Deunen zozketako zenbaki sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2017-07-02 21:23   Kultura

Telmo Deunen zozketako zenbaki sarituak

Joan da Arraunaren Asteburua, eta oso balorazio ona egiten dugu Zumaiako Arraun Elkartetik. Ostiraleko aurkezpena, eta larunbat-igandeko bi estropadak ondo atera dira, eta zozketan eta arropa erosten ere jende asko ibili da, bakoitza bere ekarpen ekonomikoa eginez rifak eta erropa erosten.