Zumaiako ontziek hasi dute Gipuzkoako batel liga

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2024ko urt. 15a, 14:10

Larunbatean jokatu zen Orion Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia. Telmo Deun arraun elkarteak zazpi ontzirekin parte hartu zuen.

Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta, larunbatean jokatu zen Orion Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia. Eguraldia lagun zutela aritu ziren arraunean euskal klubetako harrobiko kirolariak.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak zazpi ontzirekin parte hartuko du aurtengo ligan. Lehen jardunaldi honetan emaitza hauek lortu zituzten. Neskatan, infantil mailan, bosgarren izan zen Zumaia; talde mistoa ere uretaratu zuen arraun elkarteak, eta hamalaugarren sailkatu zen.

Neskatan baita ere, baina promesa kategorian, hiru ontzi atera zituen Telmo Deunek: Zumaia A bederatzigarren izan ere, hamabigarren izan B batela eta hamalaugarren C ontzia.

Promesatan, mutiletan, estropada irabaztetik hurre izan zen Zumaia A: bigarren sailkatu zen, irabazlaearekiko bi segundora. B ontzia hamaikagarren postuan sailkatu zen.

Urtarrilaren 28an jokatuko da bigarren jardunaldia, Pasai San Pedron.