Denbora onenarekin sailkatu dira kadete mailako neskak Euskadiko Batel Txapelketako finalera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018ko api. 21a, 20:46

Kadete neskek sailkatze estropadako denbora onena egin dute, eta biharko finalean izango dira (11:00etan, Legutiko urtegian).Kontrarioak Hibaika, Orio eta Getaria izango dituzte.

Beste bost batelak kontsolazioko finaletan izango dira bihar: infantik neskak zortzigarren izan dira; jubenil neskak bosgarren; infantil mutilak zortzigarren; kadete mutilak seigarren; eta jubenil mutilak zortzigarren.

Emaitza oso onak gure arraunlariena, bost batelak bihar aritzeko postuetan sartu direlako. Zorionak arraunlariei eta zorionak entrenatzaileei!