Portugaleten eta Pasaian izan dituzte estropadak Zumaiako arraunlariek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2024ko urt. 29a, 14:00

Portugaleteko traineru jaitsieran eta Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldian aritu dira Telmo Deun arraun elkarteko neska mutilak.

Bi hitzordu izan dituzte Telmo Deun arraun elkarteko kideek pasa den asteburuan, igande goizean biak ere.

Klubeko hiru ontzi aritu ziren igande eguerdian Portugaleten jokatutako traineru jaitsieran. Seniorretan, emakumeen eta gizonen ontzi bana aritu zen; beteranoetan, berriz beste bat. Emakumeen ontzia bigarren izan zen, 14:17,61 denborarekin. Jaitsiera irabazi zuen Oriorengandik 12 segundora heldu ziren zumaiarra. Gizonetan, Telmo Deun ontzia 11. postuan sailkatu zen 17:35,23 denborarekin. Jaitsiera Getariako traineruak irabazi zuen. Beteranoetan, berriz, zazpigarren postuan sailkatu ziren Zumaiakoak, 14:14,99 denbora eginez. Badok13-Orio A ontzia izan zen irabazlea.

Pasaian, berriz, Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia jokatu zen, Pasai San Pedrok antolatuta. Infantil neskatan, Zumaia seigarren izan zen eta ontzi mistoa zortzigarren; promesa mutiletan, Zumaia A bigarren izan zen eta B ontzia bederatzigarren; promesa neskatan, Zumaia B hamabigarren izan zen, eta hamalaugarren Zumaia A.