Hiru lehiaketa antolatu ditugu 'Santelmoak Etxetik' ekimeneko antolatzaileekin batera. Hiru lehiaketa dira: balkoiak apaintzea (argazkiak bidali), bertsoa (bideoa) eta pintxo lehiaketa (argazkia errezetarekin).
Peru, Manex eta Lur Calvo Etxabek irabazi dute Santelmoetako bertso lehiaketa

Baleike 2020 api 24 Zumaia

Bertso lehiaketa egin zen astelehenean Santelmoak Etxetik egitarauaren barruan. Hamazazpi bideo jaso ziren, eta bozketa atzo egin zen Baleike.eus webgunean.