Santelmoak: lehiaketak

Peru, Manex eta Lur Calvo Etxabek irabazi dute Santelmoetako bertso lehiaketa

Baleike 2020ko api. 24a, 09:45

Bertso lehiaketa egin zen astelehenean Santelmoak Etxetik egitarauaren barruan. Hamazazpi bideo jaso ziren, eta bozketa atzo egin zen Baleike.eus webgunean.

Lehiaketako irabazlea Peru, Manex eta Lur Calvo Etxabe izan dira. Urriko santelmoetan egingo den bertso saiorako bi sarrera jasoko dituzte. Lehiaketako antolatzaileak datozen orduetan jarriko dira harremanetan irabazleekin.

Lehiaketan parte hartu zuten bideoak eta lehiaketan izandako bozketa hemen ikus daitezke.