Santelmoak: lehiaketak

Nerea Aramendi Galarragarena, santelmoetako balkoi originalena

Baleike 2020ko api. 22a, 09:57

Boto gehien jaso dituen balkoia.

Santelmoetako balkoi originalena erabakitzeko lehiaketa antolatu du Santelmoak Etxetik egitaraua prestatu duen gazte taldeak. Larunbaterako egon behar zuten prest balkoiek, eta bozketa atzo egin zen Baleike.eus webgunean.

Hamabi orduz izan zen bozketa zabalik, 9:00etatik 21:00etara, eta erabiltzaileek emandako botoen arabera, Nerea Aramendi Galarragaren balkoiak jasoko du Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak oparitutako erosketa txartela. Bono honek 50 euroko balioa du, eta elkarteko saltoki guztietan erabili ahal izango da.

Lehiaketan parte hartu duten guztien artean Gertuk emandako 30 euroko beste txartel bat zozkatu da. Iker Hernandez Burgosek irabazi du txartel hau.

Antolatzaileak sarituekin harremanetan jarriko dira datozen orduetan.

Bozketen emaitzak hemen ikus daitezke.