Santelmoak: lehiaketak

Libe Zubimendiren 'kalabazin rollitoak' irabazi du Santelmoetako pintxo lehiaketa

Baleike 2020ko api. 23a, 09:39

Lehiaketa irabazi duen pintxoa.

Pintxo lehiaketa egin zen igandean Santelmoak Etxetik egitarauaren barruan. 92 pintxo aurkeztu ziren lehiaketara, eta atzo egin zen bozketa Baleike.eus webgunean. 

Lehiaketako irabazlea Libe Zubimendi izan da 'Kalabazin rollitoa, urdaiazpiko, gazta eta langostinoz betea, krujiente eta arrautz euriarekin' pintxoarekin. Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak emandako 50 euroko erosketa txartela jasoko du, elkarteko taberna eta jatetxeetan erabili ahal izateko.

Parte hartu duten guztien artean elkarteak emandako 30 euroko beste erosketa txartel bat zozkatu da. Irabazlea Alaitz Ibarguren izan da. Antolatzaileak datozen orduetan jarriko dira sarituekin harremanetan sariak emateko.

Bitartean, hemen ikus daitezke atzoko bozketan izandako botoak.