Santelmoak: lehiaketak

Abian da Santelmoetako pintxoa aukeratzeko lehiaketa

Baleike 2020ko api. 22a, 09:00

Santelmoak Etxetik egitarauaren barruan, pintxo onena aukeratzeko lehiaketa egin zen igandean. Argazki ugari jaso da denbora honetan, eta orain sarituak erabakitzeko ordua da. 

Hemen daude lehiaketara aurkeztutako argazkiak. Boto gehien jasotzen dituen balkoiak Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak emandako 50 euroko erosketa txartela irabaziko du. Txartel hau elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatu ahal izango da. Parte hartu duten guztien artean Gertuk emandako 30 euroko erosketa txartela zozkatuko da.

Lehiaketa goizeko 9:00etatik gaueko 9:00etara bitartean izango da martxan. Irabazleak zein diren bihar goizean emango dira jakitera.

623 03 21 34 WhatsApp zenbakira bidali diren argazkiak hartuko dute parte lehiaketa honetan.

Erlazionatuak