Lehiaketa: Zezenketa eta Amy Winehouse dira irabazleak

Lehiaketa: Zezenketa eta Amy Winehouse dira irabazleak

Baleike 2018-02-15 14:36   Kultura

Zezenketak lortu du boto gehien taldekako lehiaketan, eta Amy Winehousek banaka edo binakako atalean. 120 eta 80 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Bestalde, bozketan parte hartu duzuen guztion artean, Bai Bidea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkaria zozkatu dugu eta Guadalupe Egañari egokitu zaio. Zorionak saridunei eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.

BOZKETA: Aukeratu argazki Txokoko mozorrorik onenak

Baleike 2018-02-13 14:27   Kultura

BOZKETA: Aukeratu argazki Txokoko mozorrorik onenak

Larunbatean Alondegian atera genituen argazkiekin martxan da Internet bidez mozorrorik onena aukeratzeko lehiaketa Baleike.eus-en. Ostegun eguerdira arte egongo da zabalik bozkatzeko aukera, taldeka eta banaka-binaka ataletan. Aukeratu zure hiru mozorrorik gogokoenak atal bakoitzean. Irabazleek 120 (taldeka) eta 80 (banaka-binaka) euroko saria jasoko dute. Bozketan parte hartzen duzuenean artean, BAI BIDEA jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkaria zozkatuko dugu.

BIDEOA: Txolarteko lagunak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunean

Baleike 2018-02-12 20:12   Kultura

Jada ohikoa den bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izan dira Zumaian, herriko Inauteriei amaiera ematen. Bi emanaldi eskaini dituzte Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, eta 1.000 haur inguruk izan dute barre egin, abestu eta dantzatzeko aukera Borobilean ikuskizunean zehar.

ARGAZKIAK: Argazki Txokoan ateratako guztiak

Baleike 2018-02-12 12:10   Kultura

Lehiaketan parte hartu edo ez, dozenaka eta dozenaka lagunek hartu zuten parte larunbatean Alondegian jarritako Argazki Txokoan. Haur, gazte zein heldu, denek nahi izan zuten mozorro festan parte hartu. Oholtzara igo bazinen, hemen aurkituko duzu zure argazkia. 

»» Ikusi argazki guztiak (232)

ARGAZKIAK: Mozorroen koloreak herriko kaleetan

Baleike 2018-02-11 12:32   Kultura

Inauterietako egun handia izan zen atzokoa. Goizeko zaparradei aurre eginez atera ziren lehen mozorrotuak herriko kaleetara. Euririk gabe, baina hotz galantarekin egin zen arratsaldean mozorro lehiaketa, Beheko Plazan. Hemen duzue eguna eman zuenaren laburpen bat argazkien bidez. 

»» Ikusi argazki guztiak (62)

Argazki Txokoa 2018: Banakako eta binakako lehiaketa

Baleike 2018-02-11 12:13   Kultura

Hemen aukera dezakezu banakako edo binakako mozorrorik onena. Hiru mozorrorik gustukoenak aukera ditzakezu. Botoa eman ahal izateko eskuinaldean agertuko zaizkizuen datuak bete. Botoa ematen duzuenon artean BAI BIDEA jatetxeak eskainitako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu. Kontuan hartu behin bakarrik eman daitekeela botoa. Zerrendan izenen bat errepikatuta agertzen bada ezabatu egingo da, eta bere botoak baliogabetu.


Datuei buruzko lege oharra hemen

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Argazki Txokoa 2018: Taldekako lehiaketa

Baleike 2018-02-11 12:09   Kultura

Hemen aukera dezakezu taldekako mozorrorik onena. Hiru mozorrorik gustukoenak aukera ditzakezu. Botoa eman ahal izateko eskuinaldean agertuko zaizkizuen datuak bete. Botoa ematen duzuenon artean BAI BIDEA jatetxeak eskainitako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu. Kontuan hartu behin bakarrik eman daitekeela botoa. Zerrendan izenen bat errepikatuta agertzen bada ezabatu egingo da, eta bere botoak baliogabetu.


Datuei buruzko lege oharra hemen

»» Ikusi argazki guztiak (98)

BIDEOA: Zezenketa kofradiako plazan

Baleike 2018-02-11 11:56   Kultura

Zezenketa antolatu du aurten Buitraker koadrilak Inauteriak ospatzeko, zezen-plaza mugikor eta guzti. Kofradiako plazan grabatu genituen atzo.

Oikian ere ospatu dituzte Inauteriak

Baleike 2018-02-09 23:25   Kultura

Oikian ere ospatu dituzte Inauteriak

Oikiako eskolako haurrek ere ospatu dituzte Inauteriak. Argazki sorta hau bidali digute.

BIDEOA: Etorkizuneko rock izarrak

Baleike 2018-02-09 23:19   Kultura

Gogotik gozatu dute haurrek gaurko rock jaialdian. Ez harritu hemendik urte batzutara hauetako batzuk kitarrak astintzen ikusten badituzue. Rocka bizi ez dutenik behintzat ezin esan!