Inauteriak 2018

BIDEOA: Txolarteko lagunak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunean

Baleike 2018ko ots. 12a, 20:12

Jada ohikoa den bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izan dira Zumaian, herriko Inauteriei amaiera ematen. Bi emanaldi eskaini dituzte Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, eta 1.000 haur inguruk izan dute barre egin, abestu eta dantzatzeko aukera Borobilean ikuskizunean zehar.

Musika, kolore eta poztasunez betetako emanaldiak izan dira eskaini dituztenetak, eta gizarte arloa ez dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ahaztu gaurkoan ere: Zarauztik etorritako Txolarte elkarteko zenbait lagun igo dituzte agertokira beraiekin dantza egitera.